Testua: Ikerlan
• Sistema, autoko kamerek jasotzen duten informazioaz eta ibilgailuei, oinezkoei,
txirrindulariei eta errepidearen baldintzei buruzko informazioa ematen duten sentsoreen
datuez elikatzen da
• Teknologia horri esker, hurbilago daude gidaririk gabeko taxiak edo banatzailerik gabeko
etxera eramate zerbitzuak
• Plataforma berria Xilinx-en azken prozesadorean oinarrituta dago. Teknologia hori
IKERLANek oso ondo menderatzen du, Silicon Valley-eko enpresak ziurtatutako
ingeniariak dituen Espainiako hiru zentroetako bat baita.
Etorkizuneko mugikortasuna iraunkorra, segurua eta konektatua izango da. Eta automobilgintzaren
sektoreak eredu berri horri lotutako erronka teknologikoak lehenbailehen konpondu behar ditu.
Testuinguru horretan, IKERLAN zentro teknologikoak eta Espainiako IDNEO sektore anitzeko
konpainia teknologikoak aurrerapauso handia eman dute mugikortasun-eredu berrirantz, ibilgailuei
gidatze autonomoko funtzioak segurtasunez egiteko aukera emango dien hardware baten bidez.
Garatutako soluzioa XILINXen (MPSoC) azken prozesadorean oinarrituta dago. Teknologia hori
xehetasunez ezagutzen du IKERLANek, eta bere plantillan esperientziadun eta AEBetako
multinazionalak aintzatetsitako ingeniari-talde bat du.
Autoan banatutako kamerek hartutako irudiez eta gainerako ibilgailuei, oinezkoei, txirrindulariei eta
errepidearen baldintzei buruzko informazioa ematen duten sentsoreen datuez elikatzen da plataforma berria. Softwareak denbora errealean bidaltzen du informazio hori, ibilgailuaren barne-
sarearen bidez, eta erabakiak berehala eta modu seguruan hartzea errazten du. Informazio-
bolumen handi horri esker, sistemak 360°-ko ikuspegia du distantzia handira, eta, horri esker, ibilgailuak gidatze autonomoko funtzioak egin ditzake. Gidaririk gabeko taxien kasua da, edo
paketeak edo janaria etxean banatzea banatzailerik izan gabe.
Ane Irazustak, IKERLANen produktu horren diseinuan parte hartu duenak, azaldu duenez, “gure zentro teknologikoak XILINXen gailuekin duen esperientziari esker, arrakastaz garatu ahal izan dugu automobilgintzarako azken prozesatze-teknologia duen produktu bat, hain industria lehiakorraren baldintza teknikoak eta epe-baldintzak betetzen dituena”. Silicon Valley enpresak bere teknologiarekin lan egiteko akreditatutako Estatuko hiru erakundeetako bat da IKERLAN.