IKERLAN zentro teknologikoak ELASTIC europar proiektuan hartzen du parte. Aipatu proiektua zuzenduta dago garraio publikoko (tranbia, metro eta autobusa) eta pribatuko sistemetatik eratorritako datuak era eraginkorrean ustiatuko dituen software arkitektura berri bat garatzera, eta etorkizuneko mugikortasun sistema autonomo eta seguruen oinarriak jarriko ditu. Teknologia horren bitartez, gorabeherak, istripuak eta mantentze
kostuak murriztuko ahal izango dira, esate baterako, eta, gainera, hiriko trafikoa hobetuko da.
Hori guztia, erantzuna emateko denborak eta komunikazioen segurtasuna optimizatuz. ELASTIC proiektuaren abiapuntua mugikortasunaren sektorea da, baina proiektuan zehar garatuko den teknologiak, era berean, bere eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzea ahalbidetuko dio 4.0 industriari.
ELASTIC proiektuak 5,9 milioiko aurrekontua du, hiru urterako. Diru hori Europar Batzordeak jarritakoa da Horizonte 2020 Programaren bitartez, eta programa horrek hainbat arlotako proiektuak finantzatzen ditu ikerketa eta berrikuntzaren esparruan.