Europako IDUNN egitasmoaren helburuetako bat da “edozein industriari konfiantzazko soluzio bat ematea, zibererasoen aurrean bere TIC sistemak erresistenteak izan daitezken”. Egitasmoak 5 milioi € baino gehiagoko aurrekontua dauka.
Argazkia: Ikerlanen artxibokoa.
“Industria sektoreak segurtasun erronka espezifikoak ditu, eta bere testuinguruan datuak enpresen motor nagusiena bihurtzen ari dira”.
Aldi berean, “mehatxu eta zibererasoak gero eta aurreratuagoak dira”. Horren aurrean, IDUNN egitasmo europarra martxan jarri da, helburu nagusi honekin:
“Edozein industriari konfiantzazko soluzio bat ematea, bere TIC sistemak erresistenteak izan daitezken zibererasoen aurrean”.
Horretarako, proiektuaren testuinguruan “segurtasun eskutu bat sortuko da, erremintekin, metodologiekin, mikrozerbitzuekin eta estandarrekin edozein TICeko hornikuntza-katearekin konpatiblea”.
Egitasmo honen aurrekontua 5 milioi € baino gehiagokoa da, “3 urteko iraupena izango du”, eta “3 kasu zehatzetan” aplikatzeko lan egingo du:
Automozioko ekoizpena, gas-balbulen fabrikazioa eta IOT industrialeko kontrolagailuetan.
Ikerlan ekimenaren buru izango da, eta berarekin esku hartuko dute Fagor Arrasatek, Mondragon Assemblyk, Gaia klusterra, Grupo S21Sec eta bazkide finlandiar eta alemaniarrak.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ere parte hartuko du, egitasmoko hirugarren zati bezala.