Ikerlan eta Belgikako ABEE ingeniaritza mugikortasun elektrikoaren arloan elkarlanean arituko dira

0
782

Aliantza honek euskal zentro teknologikoari nazioartera hedatzen lagunduko dio

Ikerlan euskal zentro teknologikoak eta Avesta Battery & Energy Engineering (ABEE) Belgikako ingeniaritzak hitzarmen bat sinatu dute elektromugikortasunaren sektorearentzako baterien eta energiaren arloan irtenbide industrialak diseinatzen eta garatzen laguntzeko, baita aplikazio geldikorretan ere. Aliantzari esker, bi konpainiek industria-proiektuak batera egin ditzakete nazioarteko merkatuan, batez ere Europan eta Ekialde Ertainean.

Hitzarmen horren bidez, bi erakundeek orain arte berrikuntza- eta ikerketa-proiektuetan izandako harreman estua indartzen dute, industriaren beharrei erantzuteko. nazioarteko erreferentzia-zentroa da Ikerlan energia metatzeko eta potentzia-elektronikarako soluzioetan; gainera, bere ekarpena egingo du digitalizazioaren arloan duen indar teknologikoari esker, ABEEren eskaintza teknologikoa osatzeko.

Marcelino Caballero Ikerlaneko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, “ABEErekin egindako hitzarmenari esker, nazioarteko merkatuetara hurbildu ahal izango dira, eta teknologiari dagokionez hazteko palanka izango da”. Bestalde, ABEEko zuzendari nagusi Noshin Omarrek adierazi duenez, “ABEEren eta Ikerlanen indarren baturak bi enpresen posizioa indartuko du Europan eta Ekialde Ertainean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen