Ikerketako Urrezko FAAM Saria jaso du Ospitalarioak Euskadi Fundazioak, Aita Menni ohiak

0
1811

Argazkia eta beheko testua: Ospitalarioak Euskadi Fundazioa.

Ospitalarioak Euskadi Fundazioak (lehengo Aita Menni), 2025eko Urrezko FAAM Saria jaso du, Ikerketa Sozial eta Zientifikoaren kategorian, hartutako kalte zerebralaren eta neuroerrehabilitazioaren arloan erreferentziazko erakunde gisa abangoardianduen posizioa sendotzen duen aitortza.

Desgaitasuna duten Pertsonen Elkarteen Almeriako Federazioa (FAAM) eman du saria; eta nabarmentzen du, Fundazioak  espezializazio kliniko, teknologia aurreratua eta ebaluazio funtzional objektiboa integratzeko gaitasun haundia duela, eta hala, zehaztasun haundiko tratamenduak eta emaitza neurgarriak lortzen dituela artatutako pertsonentzat.

FAAMek azpimarratu zuen Ospitalarioak Fundazioa “teknologia aurreratua erabiltzen ari dela garun-hodeietako istripuak edo bestelako lesio neurologikoak izan dituzten pertsonei besoen eta eskuen funtzionaltasuna berreskuratzeko” bereziki esperientzia klinikoa, berrikuntza eta jarraipen funtzionala modu integratuan uztartzen dituen eredua nabarmendu zuen.

Fundazioko talde profesionalen eguneroko lanari balioa ematea era badakar aintzatespen honek. Marira Merino, Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko zuzendari gerentearen hitzetan, “sari honek errekuperazio eta pertsonen autonomia hobetzeko egunero lan egiten dugun profesional guztion ahalegina eta bikaintasuna saritzen ditu. Behar gehien dituzten pertsonen gainean ikertzen, berrikuntzan eta laguntzen jarraitzeko bultzada da”. Merinok jaso du saria ekitaldi ofizialean, pasa den larunbatean, azaroaren 29an.

127 urteko ibilbidearekin, Ospitalarioak Fundazioak bilakaera bat izan du, eta erreferentziazko erakunde bilakatu delarik buru-gaixotasuna, adimen desgaitasuna, garuneko kaltea eta adineko pertsonak artatzeko orduan. Gaur egun bikaintasun profesionalean, zorroztasun zientifikoan eta berrikuntza aplikatuaren aldeko etengabeko apustuan oinarritzen da Ospitalarioa Fundazioa.

Urrezko FAAM Sarien XXII. edizioa izango da aurtengoa, Urritasuna duten Pertsonen Nazioarteko egunarekin bat eginez, eta aurrerapen sozial eta zientifikoari egindako ekarpenagatik nabarmentzen diren erakunde eta profesionalak aintzatesten ditu.

Urrezko FAAM Sariei buruz

2025ean, FAAMek zortzi sari ematen ditu kategoria desberdinetan, besteak beste: Lan inklusioa, Eraldatze eta inpaktu soziala, Kultura, Irisgarritasuna, Komunikazioa, Osasuna eta Lidergoa eta Emakumeen konpromisoa.

Gizarte eta Zientzia ikerketako 2025eko Urrezko FAAM Saria Ospitalarioak Fundazioa Euskadiri eman zaio aurtengoan. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen