Iker Zubizarretaren ‘Udalaitz egunsentian’ argazkiak irabazi du Udako Mondraberri Lehiaketa

0
1341

68 irudi aurkeztu dira guztira eta txapeldunordea ‘Aizkorri-Aratz Parkean’ izan da (Diego Diaz). Hirugarren ‘Hamakan konfinatuta’ (Gaizka Unzueta) eta laugarrenak berdinduta ‘Arrasateko hondartza’ (David Sánchez) eta ‘Eguzkiloreetan galduta nago’ (Daniel Nespereira).

Aurtengoa zortzigarren edizioa izan da, eta guztira 68 argazki aurkeztu dira, gai ezberdinen ingurukoak, han eta hemen egindakoak.

Epaimahaik azpimarratu du hainbat lanen kalitatea, eta azkenean erabaki du ‘Udalaitz egunsentian’ izan dela aurkezturiko onena. Irudia Iker Zubizarreta Iturbek aurkeztu zuen, eta argazkia egiteko ondorengo pausuak eman zituen:

“Udalaitzera joateko goizean goiz esnatu, motxilan kamera sartu eta gora. Eguzkiaren aurkako lasterketa izango bazen bezala. Azkenean argazki hau lortu eta etxera”.

Txapeldunordea: ‘Aizkorri-Aratz Parkean’ (Diego Diaz Ortega)

Hirugarren: ‘Hamakan konfinatuta’ (Gaizka Unzueta Irasuegi)

Laugarren postuan berdinduta: ‘Arrasateko hondartza’ (David Sánchez Alonso) eta ‘Eguzkiloreetan galduta nago’ (Daniel Nespereira).

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei, ez galdu ilusioa eta jarrai argazkilaritzarekin gozatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen