Iker Zubizarretak udako argazki lehiaketan parte hartu du

0
535

Iker Zubizarretak Dolomitasetan (Italian) egindako hiru argazki bidali ditu udako argazki lehiaketan parte hartzeko:

1. ‘Ekaitza, esne bidea eta ilargia’: Italiako Dolomitasetan ateratako argazkia da, cadini di misurinako behatoki batetik. Bertara joan giñen iluntzea ikustera. Ondoren esnebideari ere argazkiak atera nahi genizkion beraz gabari itxaron genion. Baiba eguzkia joan eta geroxeago ekaitza zegoen iragarrita. Beraz kobazulo txiki batera abiatu giñen ekaitzak ez harrapatzeko eta atzetako mendietara heltzean tximisten argazkiak lortzeko. Sorte itzela izan genuen ekaitza, esne bidea eta ilargia batera harrapatzen, hau dena paisaje ikaragarri batekin lotuta.

2. ‘Eliza mendian’: Dolomitetako lehen uneetan ikusitako parajea eliza bat zegoen  mendi ikaragarri horiei begira, beraz elizari argazkia ateratzeko buelta eder bat eman genuen azkenean nahi izandako argazkia lortu harte.

3. ‘Astoarekin bidaia’: Mendirako bidean aurkitu genuen asto familia. Gurekin jolasean hasi zen asto txikia hori eta halako batean biak nahi izandako posizioan geratu ziren argazki bikaina lortzeko.

Lehiaketak zabalik jarraitzen du, eta beraz, uda honetan egin duzun edo egingo duzun argazki bat mondraberri@gmail.com-era bidal dezakezu.

Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidal ditzakezu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:

Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta esperientzia horri buruzko komentario bat.

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen