Iker Murillo arrasatearrak ‘Hacia la Catedral’ bere lehen eleberria aurkeztu du Dublin Tabernan. Murillok 32 urte ditu eta kazetaria da eta hau da bere lehen eleberria. Egileak berak misteriozko eleberri gisa sailkatu du. “Asmoa eleberri erromantikoa idaztea zen eta misteriozkoa atera zait”
Aurkezpenean azaldu duenez “Nobela duela lau urte inguru gau batean neska batekin amets egiteagatik sortu zen. Oso gogoko nuen pertsona bat baina niretzat ezezaguna zena. Goizeko lauretan esnatu nintzenean konturatu nintzen oso denbora atsegina eman nuen pertsona hura ez zela existitzen. Hil berria balitz bezala zen. Hain pena handia eman zidanez, berehala hasi nintzen hartaz idazten. Eta hori da liburuaren lehen kapitulua.”

Liburuaren argudioari dagokionez, Murillok kontatu du “Amnesiarekin esnatzen den pertsona baten istorioa da, hutsik dagoen etxe bateko ohe batean, hutsik dagoen eraikin batean eta hutsik dagoen hiri batera irteten dena. Duen oroitzapen bakarra amets egin berri duen neska batena da. Ez dela ezertaz gogoratzen, eta uste du jakiteko nor den eta non dagoen, pertsona hori aurkitu behar duela. Orduan hasten da bere bila hirian zehar.”
Eleberri izenburuaren esanahiari buruz ere hitz egin du. “Izan ere, liburuan katedral bat agertzen da, eta hara joan behar da protagonista. Egia esan, liburuaren protagonista nagusia bihurtzen da azkenean katedrala.”

Aurkezpenean publikoaren galderei ere erantzun die. Bere erreferenteez galdetu diotenean, Murillok esan du “Stephen King izan dela beti gehien irakurri dudan idazlea. Gainera, asko gustatzen zaizkit bideojokoak eta komikiak, eta horiek ere nire inspirazioa izan dira. ” Eleberria Amazon-en, Casa del Libro-en(baita Ebook-en ere) eta Libros.cc. eros daiteke. Arrasaten ere erosi ahal izango da Dublin Tabernan edo egilearekin harremanetan jarriz bere posta elektronikoaren bidez: iki.murillo@gmail.com
