Ostegun honetan, azaroak 4, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Iker Martinez oñatiarra beterania handiko musikaria da: Latzen taldearen sortzaile; horren ostean, Potemkin, Amonal, Lenao eta beste hainbat talde gidatu ditu.
Badira urte dezente bakarlari gisa konposatzen eta kantuak plazaratzen hasi zela; eta modu naturalean talde dotorea batu du inguruan, zaldi edo zakur zaharrez osatuta dagoena, Oñatiko rock eszenan betidanik presente egon direnak eta daudenak.
Bere izenarekin sinatu duen hirugarren lan luzean Iker Martinezek (eta alboan dituen Zaldi Herrenak-ek) are eta gehiago sakontzen du/te folk eta rock amerikarrean, Araotz eta Nevada arteko distantzia ezabatu eta emaitza dotorea lortuz.