Jokalari arrasatearrek A-B taldeko EBA mailako bi taldetan jokatzen ari dira denboraldi honetan, Barberok Salamancako Carbajoda Basket taldean, eta Arejolaleibak Galiziako Obradoiro Silledo klubean.
Partidu berezia bizi duguna asteburu honetan Carbajosan, Salamancan. Bertako kiroldegian Carbajosa Basket eta Obradoiro Silledo arteko norgehiagoka lehiatu zen, eta talde bakoitzean arrasatear batek jokatu zuen.
Denboraldi honetan Salamancako taldean Iker Barbero jokatzen ari da, eta Galiziako taldean berriz Gorka Arejolaleiba, biak Ointxe taldeko jokalari ohiak. Arrasatear taldetxo bat bertan egon zen ere partidua ikusten, eta jokalari arrasatearrak animatzen. Gutxienekoa emaitzan izan zen, baina garaipena Carbajosa Basketek eskuratu zuen (65-60). Iker Barberoren taldeak ez du oraindik partidu bakarra galdu denboraldi honetan.
