Iker Barbero arrasatearrak Zilarrezko LEB mailan jokatuko du datorren denboraldian

0
774

Saskibaloi jokalariak kontratua berritu du Salamancako Alquimisa Carbajosarekin.

Iker Barbero Mondragon Unibertsitateko jokalari ohiak bigarren urtez  jokatuko du Alquimisa Carbajosan. Salamancako taldeak Zilarrezko LEB mailan jokatuko du datorren denboraldian, eta horrek esan nahi du Barberok maila berri batean debutatzeko aukera izango duela.


Barbero Ointxeko harrobian jokatzen hasi zen eta maila ezberdinetatik pasa zen EBAn jokatzera iritsi arte. Mondragon Unibertsitatearekin maila honetara igotzea lortu zuen taldeetako kidea izan zen. Ointxetik irten ondoren Nevereta Basqueten eta CB Cazorlan jokatu zuen arrasatearrak Salamancara joan aurretik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen