Argazkia eta beheko testua: Mondragon Unibertsitatea.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Kontseilu Errektoreak, aho batez izendatu du Iker Alberdi presidente berri, 2013tik Juan Mari Palenciak zuen kargua hartuz.
Iker Alberdik Industria Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean, eta, 2020ko urriaz geroztik, MONDRAGON Korporazioko presidenteordea eta Eraikuntza Dibisioko zuzendari orokorra ere bada.




