Ikasturteko ikasle egresatuen orla banaketa egin du Mondragon Unibertsitateko Humaninate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateak

0
563

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Ostiralean, hilak 3, gradu amaierako ekitaldia egin zuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Orla banaketa ekitaldian, parte hartu zuten 2021-2022 ikasturtean amaitutako Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetako 192 ikaslek. Oroigarri banaketa ekitaldian 700 lagun baino bildu ziren, Amaia antzokia goraino bete arte.

Amaia antzokiko ekitaldian, parte hartu zuten Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Nagore Ipiña Fakultateko dekanoak. Aurtengo hitzaldi nagusia Mikel Irazuska Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle oihak eman zuen. Gainera, ekitaldian Haur Hezkuntza graduko Jone Altunak eta Maddi Etxabek testu bat irakurri zuten eta Eider Erraezek eta Ainara Uriak kantu bat jo zuten.

Argazki gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen