Ikasturteari gogotsu ekin diote, eta azaroa ekintzaz beteta dator

0
1730

Ikasturte hasiera bizia izan dute LH 1. eta 2. mailako ikasleek, baita LH 3. mailatik 6. mailara artekoek ere. Lehenengoek ikasturteko lehen topaketa egin zuten joan den astean, eta 80 lagunetik gora elkartu ziren arratsaldean, jolasez eta jarduera dibertigarriez gozatzeko.

LH 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek, berriz, eskalada-topaketa izan dute ikasturteari ekiteko. Jarduerak harrera bikaina izan du, 100 ikaslek baino gehiagok eman baitute izena. Horretarako, lau txanda antolatu dituzte.

Ikasturte hasierako parte-hartze handiarekin pozik agertu dira antolatzaileak, eta datozen hilabeteetan ere kirolaz, jolasez eta esperientzia berriez elkarrekin gozatzen jarraitzea espero dute.

Azaroari begira, gainera, egitarau zabala prestatu dute, hilabetean zehar hainbat ekintza egiteko. Antolatzaileek herritarrak jardueretan parte hartzera animatu dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen