Sasoibidek atzo egin zuen ikasturte honetako azken irteera. Horretarako, iaz hasitako erronkari heldu zioten berriro, Inaziotar bidea egitea, hain zuzen. Atzo bidearen bigarren etapa egin zuten: Antio baselizatik (Zumarraga) Barrendiolako urtegiraino (Brinkola). Irteeran 23 lagunek hartu zuten parte, eta hurrengo etapa egiteko gogoz itzuli dira.
