2020-2021 ikasturteko izen-ematea irekita dago eskualdeko berbalagun egitasmoetan Euskara bizitzeko, hobetzeko, erabiltzeko eta gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek talde txikitan euskaraz elkartuz.
Testua eta bideoa: Debagoieneko berbalagun egitasmoak.
Egoera zailetan ere euskara lagun delako bizi dugun egoera aldrebes honi ez diogu oztopo izaten utzi nahi bidelagun eta bidelari sarea hedatzen jarraitzeko. Horregatik, eskualdeko berbalagun egitasmoak bultzatzen ditugun eragileok gonbita luzatzen dizuegu herritarroi bidelari edo bidelagun izateko. Ez daitezela musukoak euskaren doinu ederra isilarazteko aitzakia izan.
Pertsonaz-pertsona, taldez-talde, herriz-herri euskara bizi, hobetu, erabili eta gozatu euskaraz elkartuz.
Eman izena, izan berbalagun.
Informazio gehiago:
- Aretxabaleta, Loramendi elkartea 943770970 – auzoko@loramendielkartea.eus (Paloma)
- Arrasate, AED elkartea 943771228 – zaharberri@aedelkartea.eus (Nerea)
- Bergara, Jardun euskara elkartea 943763661 / 605712469 – jardunkultura@topagunea.com (Maitane)
- Elgeta, Berbetan 943788012 (liburutegia) / 688729603 – berbetan@elgeta.eus (Geaxi)
- Eskoriatza, Berbalagunak 943714688 (udala) / 661746376 – berbalagunak@gmail.com (Iratxe)