Ikasturte amaierako jaialdia ospatu zuten Arizmendi Ikastolako kideek

0
669

Testua eta argazkiak/bideoak: Arizmendi Ikastola.

Ekainaren 17an, Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleok ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen Seber Altube plazan. Bertan, familia zein herritarrentzat Errementari dantza eta danborrada eskaini genituen Gura eta Batuko ikasleen eskutik

Ikusle ugari gerturatu ziren jaialdiaz gozatzera eta giro paregabea jarri genuen herriko kaleetan zehar. Modu honetan, amaitzear dagoen 2023-2024 ikasturteari amaiera eman eta atejoka ditugun San Juanei harrera egin genien Arimazubi zein Gazteluondoko kideok.
Ederto pasa genuen denok elkarrekin! Mila esker bertaratu zineten guztioi.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen