Ikastetxe guztietan Leintz Eskola Kiroleko saioak martxan jartzen ari dira

0
696

Dagoeneko Leintz Eskola Kiroleko ekintza ugari martxan dituzte eta urrian zehar emango diete hasiera gainontzekoei. Pasa den astean hasitako Aramaioko saioez gain, aste honetan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko hainbat talde ere martxan jarri dituzte eta gogotsu etorri direla neska-mutilak adierazi dute antolakuntzatik: “Gogoratu, gure webgunean sortu dugu Covid-19 atalean ikastetxe guztietako protokoloak igotzen joango garela eta eskola kirolean parte hartuko dugun agente ezberdinei zuzenduriko informazio gidak ere irakurgai dituzuela”.

Aurtengoan, ikastetxeko koordinatzaileak izango dira ikastetxe bakoitzeko Covid-19 osasun arduradunak: “webgunean dituzue kontaktuak eskura. Gogoan izan birusarekin erlazionaturiko edozein gora-behera, osasun arduradunari ere jakinarazi beharko diozuela eta honenbestez, bakoitzak bere ikastetxeko koordinatzailearen kontaktua gordeta izatea gomendatzen dizuegu. Animatu zuen seme-alaba eskola kiroleko ekintzetan parte hartzera! “.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen