Beheko testua eta kartela: Mondragon Unibertsitatea.
Ikasleen irteera-profilaren garrantzia: Mondragon Unibertsitatearen eta Reimagine Educationen esperientzia web-mintegia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak irailaren 21erako (18:00etan). Online saioak 50 minutuko iraupena izango du eta hizlari izango dira Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa, eta Xavier Aragai, Reimagine Education erakundeko zuzendaria. Ekitaldia irekian eskainiko da, baina izena eman beharko da aldez aurretik.
Web-mintegian, hezkuntza-eraldaketa sustatzeko irteera-profilek duten garrantzia azpimarratuko du Xavier Aragaik, eta adibide praktikoak eskainiko ditu. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egindako eraldaketaren aurrean ikasleen irteera-profilak nola hartu dituzten kontuan azalduko du Nagore Ipiñak. Gainera, ildo horretan etorkizunera begira dauden erronkak aipatuko ditu dekanoak.
Bi erakundeek antolatutako Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri izeneko programaren barruan egingo da web-mintegia. Programa horren hirugarren edizioa 2023ko azaroaren 13an hasi eta 2024ko urtarrilaren 15ean amaituko da, eta online egingo da. 20 orduko iraupena izango du, eta euskaraz, gaztelaniaz edo katalanez egin daiteke.
Hezkuntzan ezartzen ari diren eraldaketa-metodoak eta tresna zein metodologia berriak ezagutu nahi dituzten ikastetxeetako eta hezkuntza-erakundeetako arduradunei eta irakasleei zuzenduta dago programa. Partaideek, halaber, ikasle egresatuen irteera-profila zehazteaz gain, ezartzen ari diren berrikuntza-ekimenak ezagutuko dituzte.