Ikasle giroa eta ospakizunak hartu dituzte gaur Arrasateko unibertsitate ingurua

0
3047
Screenshot

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleek festa eguna dute gaur, eta eguraldi hotza eta euritsua izan arren, giro ona nagusitu da goizetik Iturripe eta Galarreta inguruan.

Egun osoan zehar askotariko jarduerak antolatu dituzte, bai barrualdeetan bai kanpoaldean. Goizeko lehen orduetatik ikusi dira ikasle taldeak txapelketetan, probetan eta bestelako ekintzetan parte hartzen, eta eguerdian elkarlanean prestatutako bazkariek hartu dute protagonismoa.

Tartean, musika, elektrotxaranga eta erromeria ere izango dira arratsaldean, ospakizunek aurrera jarraitzeko.

Screenshot

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen