Ikasle eta irakasleek babesa agertu diote bortxatutako emakumeari bilkuretan

0
2614

HUHEZIko emakume batek otsailean bortxaketa sufritu zuen. Salaketa aurkeztu ondoren, eta Ertzaintzaren ikerketaren ondorioz, 22 urteko gizon bat atxilotu dute. MUk deituta, gaur eguerdian bilkurak egin dira bertako fakultateetan, erasoa salatuz.

Argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Ikasle eta irakasle ugarik elkartasuna helarazi diete biktimari eta bere inguruko pertsonei. Mondragon Unibertsitateak deituta egin dira elkarretaratzeok gaur eguerdian.

Besteak beste, Arrasateko eta Eskoriatzako fakultateetan egin dira, otsaileko indarkeria matxistaren bortxaketa salatuz.

Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura Arrasaten, besteak beste, ondoko telefono zenbakietan:

Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092

Larrialdiak: 112

Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.

Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39

Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Hau ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen