Ikasle Abertzaleek Herri Eskola egin dute espainiar jai ofizialaren aurrean

0
1239

‘Trantsizioaren gai garaiotan’ hitzaldia egin dute Gaztetxean, eta bazkariaren ostean, kontzertuak izan dira.

Gaur, abenduak 6 dituenean, espainiar estatuaren Konstituzioaren Egunaren jai-egun ofiziala da.

Ospakizun horren aurka, Ikasle Abertzaleek Herri Eskola egin dute gaur Gaztetxean, eta hamaiketako batekin hasi dute jardunaldia.

Ondoren, ‘Trantsizioaren gaia garaiotan’ hitzaldia partekatu dute eta ostean bazkaria elkarrekin egin dute (goiko argazkian bazkaltzen).

Arratsaldean bertako bi musika proposamenen txanda izan da: Lur Ezpeleta barkarlariak eta Sukena taldeak kontzertua eman dute Gaztetxean bertan.

Ikasle Abertzaleek antolatuta ere, nazioko beste 19 herri edota hiritan ere Herri Eskolak egitekoak dira gaurkoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen