Ikasle Abertzaleak: “Indarkeria matxistaren aurrean antolkuntza komunista”

2
1053

Debagoieneko Ikasle Abertzaleek antolatuta, eta egunari ekiteko, ekitaldi irekia egin dute Kulturaten.

Lehen zatian hitzaldi bat egin dute eta bigarrenean hausnarketarako eta debaterako tartea izan dute. Ondoren, hitzetatik ekintzetara igarotzeko, bilkura egin dute Herriko plazan.

Bertan zenbait aldarri ozenki adierazi dituzte: “Indarkeria matxistari aurre egin!”, “Erasoen aurrean klase elkartasuna!” eta “Antolakuntza komunista!”.

Ikasle Abertzaleek ohartarazi dute “larrituz doazela emakume langileok jasaten dugun indarkeria matxista”, eta eraso hauek “sistema kapitalistaren oinarritik datozela”.

Gaur egungo krisi kapitalista “ofentsiba burgesaren unea da”, eta horren ondorio kaltegarriak dira “esplotazioaren kualifikazioa eta langabezia”, besteak beste.

Gainera, emakume langileen bizkar jartzen dira ere “familiaren zaintzaren karga, dependentzia ekonomikoa,…”. Horren aurrean “gizartearen gehiengo gero eta zabalago batek indarkeria matxistaren aurka azaltzen da”.

Hala ere, “politika instituzional batzuek feminismoa erabiltzen dute euren burua garbitzeko eta euren etekin ekonomikoak handitzeko”.

Feminismoa oro har indartu egin da baina “indarkeria matxista ere handitu da”. Biolentzia hau “egiturazkoa da, hau da, klaseetan banaturiko gizartean zapalkuntzek burgesiaren aberastatasunak bermatzeko funtzio soziala dute”.

Horregatik, “gizarte berri bat beharrezkoa da”, eta bide honetan “erasotzaileak seinalatu eta borrokatu behar dira”, “baita emakume erasotuak babestu ere”, horretarako baliabide nahikoak jarriz.

Debagoieneko Ikasle Abertzaleek “ekarpena egin dugu Arizmendi Ikastolan eta Arrasate Institutuan”. “Jasan ditzakegun erasoak identifikatzen eta motibazioa aztertzen jarrai dezagun, holakorik errepika ez daitezen, eta beharrezko baliabideak” aldarrikatuz.

“Guztion ardura da inongo injustiziarik emango ez den gizarte bat eraikitzea, eta konpromiso militantez erantzutea. Indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista”.

2 IRUZKIN

  1. Antolakuntza komunista? Zein ausarta den ezjakintasuna, eman begiratu bat historiari eta ikusi zer zen emakumearen figura mugimendu komunistan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen