Ikaragarri sufritutako garaipena eskuratu du Smartlog Ointxek Pontevedran (64-66)

0
2480

Izar Bediaren partida handi batkin Arrasateko taldeak azken unean lortutako garaipenarekin sailkapeneko seigarren postua eskuratu du

Argazkia: MB artxiboa

Asko sufritutako garaipenek gehiago balio badute, puntu zinez garrantzitsua lortu du Smartlog Ointxe taldeak Pontevedrara egindako bidaia luzean, 64-66 nagusitu baitira David Peñaren neskak Arxil taldearen aurka. Jarraian lortutako bigarren garaipen honekin, Arrasateko taldea sailkapeneko seigarren postuan da eta taularen goiko partean sendotu da.

Behetik gorako partida jokatu dute Ointxeko neskek, bi lehen laurdenetan atzetik joan baitira markagailuan (19-16 eta 20-18 –39-34 atsedenaldian–), baina hirugarren laurden on batean buelta eman diote partidari (9-15) eta azken txanpan, kostata izan bada ere, alderi eutsi ahal izan diote. Arrasatearren artean etxeko jokalari bat nabarmendu da gaurkoan, Izar Bedia eskolta, 17 puntu saskiratuta. Mercedes Carrillok eta Uxue Etxartek ere ondo lagundu diote alor honetan, hamaikana puntu eginda. Galiziarrek hirukoetan oso arratsalde txarra izan dute eta hamasei jaurtiketetan bakarra asmatu izanak ere gauzak erraztu dizkie arrasatearrei.

Hurrengo astean partida garrantzitsua izango dute Ointxeko neskek etxean, Mataroren aurka. Kataluniarrak laugarren dira, baina arrasatearrek baino garaipen bat gehiago baino ez dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen