Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPKk antolatuta, Arrasate egin da aurten ere II. Errepublika omentzeko eta estatu ereduaren aldaketa aldarrikatzeko ekitaldia. Omenaldia Aldai kalean, Gelmaren parean, egin da, errepublikako banderaren igoerarekin eta ‘Riego Ereserkia’ren soinuarekin. Ekitaldi honetan Juan Luis Merino Ezker Anitza-IUko komunikazio idazkaria eta Juankar Dávila Arrasateko alkategaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan izan dira.
Jarraian, Merinok hitza hartu du “Errepublika aurrerapenaren sinonimoa dela erakunde arkaiko, ustel eta antidemokratiko baten aurrean, Monarkia, alegia, bere esentzian legitimitaterik ez duena: jaraunspen izaeratik hasi eta zigorrik gabeko erakunde bihurtzen duen bortxaezintasun printzipioraino” aldarrikatzeko.
Azpimarratu du “monarkia oztopo bat da benetako demokraziarentzat, eta, beraz, Ezker Anitza-IUk prozesu konstituziogile bat proposatzen du, besteak beste, lurralde antolaketari eta estatu buruzagitzari buruzko eztabaida irekitzeko. Ezker Anitza-IUk identitateen aniztasuna proiektu beraren pean artikulatzea ahalbidetuko duen Estatu bat proposatzen du. Proiektu horretan, gurea bezalako Estatu plurinazional baten aniztasuna onartuko da, ez nazioen batasun hutsera murriztuz, baizik eta bizikidetza partekatuko proiektu baterutz.”
Eibarko ekitaldia
Bihar goizean ekitaldi bat egingo da Eibarren. Gogoan izan behar da Espainiako Estatu osoan 1931ko apirilaren 13an bandera errepublikarra ezarri zen lehen herria izan zela Eibar. Ekitaldia EPK-k urtero antolatzen duen Ermua eta Eibar arteko martxarekin hasiko da. Ondoren, ekitaldi bat egingo da Eibarko Unzaga plazan. Ekitaldia bandera errepublikarra altxatuz, ohorezko aurreskuarekin eta ereserki errepublikarra abestuz bukatuko da.








