Argazkia: MB artxiboa.
33 urteko gizona asteartean atxilotu zuten, baita beste bat ere, ustez neska bat bortxatu zutelako Maritxu Kajoin.
Sexu-erasoaren ondorioz, atxilotuak Eibarko epaitegira eraman zituzten, baina Fiskaltzak ez zuen gutxienez 33 urteko susmagarriaren aurkako espetxeratze prebentiborik eskatu.
Biak hurrengo egunean, asteazkenean Bergarako epaitegian aurkeztu behar zuten euren burua, baina 33 urtekoak ez zuen hala egin.
Ikerketapean zegoen beste susmagarria, 20 urteko gizona, aurkeztu egin zen eta behin-behineko espetxeratzea ezarri zitzaion.
Susmagarri zaharrena aurkeztu ez zenez, Bergarako epaitegiak bere gaineko bilaketa, atxiloketa eta pertsonazio errekisitoria judiziala egin zuen. Gaur, azkenik, ostiral arratsaldean Ertzaintzak Ermuan atxilotu du.
Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:
Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
Larrialdiak: 112
Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.
Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39
Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Hau ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.




