Igor Urizar zinegotziari Eva Abuinek lekukoa hartuko dio

0
995

Ahal Dugu Arrasatek atzo informatu zuen Igor Urizar orain arte Elkarrekin Arrasate udal-taldeko zinegotziak kargua utzi duela, eta ondorioz, hauteskunde-zerrendako hurrengo pertsona, Eva Abuinek ordezkatuko duela.

Irudia: MB artxiboa.

“Kudeaketa administratiboak medio, Eva Abuinek otsailean hartuko du kargua” azaldu du talde arrasatearrak. Ondorioz atzoko udalbatzarrean Elkarrekin Arrasate koalizioak ez zuen ordezkaritzarik.

Udalbatzak aho batez ontzat eman zuen goian aipaturiko aldaketa. Gainera, EH Bilduk bere eskertza agertu zion Igor Urizarri:

“Urte eta erdi honetan erakutsi digu pertsona langile, zintzoa. Bere balio eta printzipio politikoak zuzen jarraitu ditu, eta uneoro prest egon da komunikazioa lantzeko, elkarlanerako eta ezkerretik herri honentzat politika aurrera ateratzeko”.

“Herri honi mesede handia egin dio, egia galantak Osoko Bilkuretan eta Batzordeetan botaz eta azterketa sakonez, herri honen politika aberastuz”.

Udalaren izenean ere Maria Ubarretxena alkateak eskerrak eman zizkion “urte guzti hauetan zinegotzi bezala egindako lanagatik”. Gai honen inguruko adierazpenak ikus-entzungai dituzue ondorengo bideoan 28. segundotik aurrera:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen