Igor Leturiak zuzendutako Adituk bideoak eta audioak automatikoki transkribitzen ditu

0
898
Igor Leturia

Arrasatear honek, Elhuyarreko beste langile batzuekin, plataforma informatikoa sortu dute. Gaur aurkeztu dute bideoak eta audioak automatikoki azpititulatzeko ere ahalmena duen erreminta.

Elhuyar taldeak Aditu izeneko plataforma informatikoa sortu du, ahozko hitzaldi, elkarrizketa eta bestelako esaldiak automatikoki, bota ahala, transkribatu eta azpititulatzeko, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Aurkezpenean parte hartu dute Igor Leturia proiektuaren arduradun arrasatearrak [argazkian, ezkerrean] eta Jon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak. Ekitaldia Donostiako Tabakaleran egin dute.

Biek ala biek azaldu dute “hizketa-ezagutzaileak audio eta bideoak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko balio duela”, eta esparru askotan erabili ahalko da:

  • Ikus-entzunezkoen eta hedabideen sektorean
  • Administrazio publikoan
  • Pertsona eta makinen arteko elkarrekintzan
  • Urritasunak dituzten pertsonen irisgarritasunean

Plataformak berak, gainera, ediziorako interfaze bat du, Adituk automatikoki sortutako transkripzioak eta azpitituluak eskuz zuzendu ahal izateko. Klikatu hemen Adituren doako froga bat egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen