Igor Gordobilek eta Mikel Aizpuruak 2.B mailara igotzea lortu dute

0
604

Entrenatzaile eta jokalari arrasatearrek Beasain taldearekin lortu dute balentria. Hartara, atzo Iruñeko Txantreari 0 eta 3 irabazi zioten.

Argazkiak: MB artxiboa eta Beasain KE.

Igor Gordobilek eta Mikel Aizpuruak Mondra entrenatu eta talde zuri-morean jokatu zuten, hurrenez hurren.

Orain Beasain taldean jarduten dute, eta atzo Espainiako Futbol Federazioaren 2. mailara igotzeko txartela lortu zuten.

Horretarako, Madrilgo Las Rozaseko Dehesa de Navalcarbon zelaian Txantreari irabazi zioten. Zorionak Igor eta Mikel!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen