Igor Altunaren argazki bat Wildlife Photographer of the Year lehiaketarako aukeratuta

0
1519

Argazkiak: Igor Altuna.

Igor Altuna Arrasateko bidaiariak 2021eko urrian egindako argazki batek munduari bira eman dio, eta Wildlife Photographer of the Year saria eskuratu ahal duten 25 argazkien artean dago. 25 irudi horiek 93 herrialdetatik etorritako 38.575 argazkiren artean aukeratu dira. Aukeratutako 25 argazkiak National History Museum-en webgunean (www.nhm.ac.uk), Londresko Historia Naturalaren Museoan eta herritarrek aurtengo People ‘s Choice Award saria irabazi beharko luketenaren alde bozka dezakete. Bozketa otsailaren 2ko 14:00etan itxiko da eta irabazlearen izena otsailaren 9an iragarriko da.

Igor Altuna bidaiaria eta argazkilaria da, eta nazioarteko hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Trienenberg Super Zirkuitua 2022ko urrezko domina African Wildlife kategorian, baita naturako argazkien Sienna Awards sariak eta beste hainbat sari ere. Alaska, Kanada, Antartika, Afrika… dira bidaiatzeko eta argazkiak ateratzeko jomuga gogokoenetako batzuk.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen