Argazki arrasatearraren bi argazki nabarmendu ditu lehiaketako epaimahaiak, Monokrome eta Colour kategorietan.
Argazki handiak: Igor Altuna / Argargazki txikia: MB artxiboa.
Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoa “mundu osoko parte-hartzaileei zabalik dago, zaletu zein profesionalei” eta ondoko babesleak ditu:
Fédération Internationale de l’Art Photographique (FIAP), Confederación Española de Fotografía (CEF) eta Federación de Agrupaciones Fotográficas del País Vasco (FAFPV).

Aurten XLIX. edizioa jokatu da, eta 39 herrialde ezberdinetako argazkilarik parte hartu dute. Guztira 226 partaide aritu dira, eta denera 2.276 argazki aurkeztu dituzte.
Horien guztien artean arrasatear baten bi argazkik ohorezko aipamen bana jaso dute, hain zuzen, Igor Altunaren ‘Dancing in the Snow’ eta ‘Deep Look’ argazkiek.

Igorrek bere poztasuna azaldu du, “oso pozik nago”, eta bere esker ona agertu du: “Zorionak antolakunde osoari une zail hauetan egindako lanagatik eta saritu guztiei”. Zorionak zeuri ere Igor!