Igor Altuna arrasatearrak argazkilaritzako ‘Oscar’ bat irabazi du

0
1086

Argazkilari arrasatearraren ‘Last breath’ (‘Azken arnasa’) argazkiak lehen saria lortu du nazioarteko Trierenberg lehiaketan, hain zuzen, ‘Afrikako bizitza basatia’ atalean.

Igor oso pozik azaldu da lortutako garaipenarekin. Izan ere, txapelketa honetan nazioartean ezagunak diren argazkilari handiak hartzen dute parte:

Isabella Tabachi, Enrico Fossati, Miles Morgan edota Marc Adamus, besteak beste. Aurtengo edizioan guztira 16.800 argazki aurkeztu dira, mundu zabalean egindakoak.

Sari banaketa Austriako Linz hirian egin ohi da urtero. Igor Altunaren argazkiak leopardo bat eta honek ehizatutako tximino bat erakusten ditu.

Arrasatearrak 2016an nazioarteko beste sari bat lortu zuen, hartz zuri bati egindako argazki bati esker. Zorionak Igor!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen