Udal Gobernua: “Igerilekuetako urak 26 eta 30 gradutan daude, legeak dioena”

0
939

Gaurko Osoko Bilkuran kexen inguruan galdetu du EAJ-PNVek, eta Udal-gobernuak erantzun du “erregai fosilen krisiaren harira, Espainiako Gobernuak muga batzuk jarri zituela, uraren tenperatura gradu bat jaitsi behar zela adieraziz”. Matxuratutako erlojua ere aztergai izan da.

Argazkia: MB artxiboa.

Musakola kiroldegiko barruko igerilekuetako hainbat erabiltzaile uraren tenperaturagatik kexatu dira gutxienez “abenduaren 1ean”.

EAJ-PNVko zinegotzi Agurne Juldainek “herritarren istiluen” inguruan galdetu dio Udal-gobernuari plenoan.

Izan ere, herritar hauek “etengabean kexatzen ari dira igerilekuko uraren tenperatura dela eta bertako erlojua ez dabilelako”.

Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak, Kepa Urteagak erantzun du “gai teknikoa dela, eta mantentzeko kontuak direla”.

Udal-gobernuak onartu du erlojua ez dabilela, eta Udal-kiroldegiak “enpresari eskatu diola erlojua konpon dezala”.

Uraren tenparatura dagokionez, Udal-gobernuak azaldu du igerileku handiko uraren tenperatura “gaur 26 gradutan dagoela, hau da, legezko tenperaturan”.

Izan ere, “erregai fosilen krisiaren harira, Espainiako Gobernuak muga batzuk jarri zituen, uraren tenperatura gradu bat jaitsi behar zela adieraziz”.

Larraitz Sanzberro teknikariak gaur Udal-gobernuari azaldu dio “gaur goizeko tenperatura igerileku handian 26 gradukoa izan dela, eta igerileku txikian 30 gradukoa”.

“Badakit hotza izan daitekeela – onartu du Kepa Urteaga zinegotziak – baina legeak hala behartzen du. Energia aurrezteko ere, argiak 22:00etan itzaltzea adierazi zen”.

Udal-gobernuak jakitera eman du “abenduaren 1ean kexak aurkeztu zirela” baina “aurreko ostiraleko tenperatura ere 26 gradukoa zela”.
Igerilekuetan badago makina bat “tenperatura zehatza aukeratzeko, eta makina hori ez da ukitu, ez da tenperatura aldatu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen