Ibon Arrupe eta gizonen supremazia [Testua: Eva Abuin]

0
2376

Ibon Arrupe zinegotziak aste honetan publiko egin duen iritzi artikulua hitz batekin laburtu daiteke: lotsagarria.

Testua eta irudia: Eva Abuin.

Bost urte baino gehiago udal gobernutik zerbitzu pubikoak kudeatzen eta sistematikoki berdintasun politikak baztertzen… eta gaur aho bete hortz uzten gaitu Hirigintza arloko ikuspegi feministaren falta prentsan salatzen, hirigintza esparruan gizonen dauzkaten pribilegioak kritikatzen eta genero inpaktuaren gainean hausnarketa egiten.

Arraroa ezta? Tamalez, ez.

Ibon Arrupek iritzi artikulu honekin feminismoaz baliatzea nahi du bere alderdiaren proiektu politiko bat justifikatzeko, Grupo San Juan arkua bertako bizilagunen nahien aurka botatzea bilatzen duen proeiktua. Posible al da aurpegi gogorragoa izatea? Artikulu honen bitartez, Arrasateko EAJ-k eta zehazki kasu honetan, Ibon Arrupe zinegotziak, “purplewashing”-aren (zuriketa morea) adibide paregabea eskaini digu, feminismoa azaleko era batean erabiliz, instrumentalizatuz propaganda egin eta politika atzerakoiei aurpegia garbitzeko.

Gogoratzen dizut, Ibon, mugikortasun planean ez zenuela ikuspegi feminista kontuan hartu eta emendakin bat aurkeztu izan behar nuela zuk kudeatzen zenuen (eta duzun) batzordean. Emendakina onartu zenuten baina onartu ez bazenute bezala, behin eta berriz urratu duzuelako. Non dago genero ikuspegia beste proiektu guztietan Ibon?

Gogoratzen dizut Arrasateko emakumeen aitortza pleno aretoan dauden erretratuetan islatzearen aurka bozkatu zenuela (gaur egun pleno aretoan lau erretratu daude eta laurak gizonak, EAJ-ren ustez historian zehar ez omen dago leku hori merezi duen emakumerik).

Gogoratzen dizut nire aurpegiaren aurrean genero ikuspegia aurrekontuetan txertatzearen aurka bozkatu zenuela… orain kasualki hirigintzan bai eta udal aurrekontuetan ez?

Gogoratzen dizut zure gobernukidea bukaeraraino defendatu zenuela indarkeria matxista salaketa bat zeukanean (gaur egun zinegotzi hau ez dago udalbaltzan… zerbaitengatik izango da).

Ibon Arrupe, gizonezko izatea eta boterezko leku bat izateak dakartzan pribilegioetatik idatzi duzun artikulu lotsagarriak, feminismoaz baliatzeko eta bizilagunak kontra dauden proiektu politiko bat justifikatzeko, penagarria da (bizilagunen iritzia kontuan hartzen ez duen proiektu bat feminista izatea oso zaila da).

Zuk eta zure alderdiak (EAJ) ez duzue inongo zilegitasunik politika feministen gainean lezioak emateko. Eta gainera argi eta garbi utzi duzue artikulu honekin ez duzuela ezer ulertu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen