Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: MB artxiboa.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenez, aurreko asteetan izandako eurite handien ondorioz, GI-2630 errepideko zirkulazioa etenda dago Udanan eta, beraz, Zumarraga>Legapi>Oñati DG04 linearen ibilbidea aldatu da.
Zerbitzuaren eskaintza mantentzeko, Oñatiko eta Legazpiko udalerrien arteko ibilbidea aldatu da eta, horrela, autobiatik zirkulatzen da, DG04 lineak hartzen dituen udalerri guztietan zerbitzua bermatzeko.
Errepidea berriro ireki arte, DG04 lineak eragina izango du Oñatitik igarotzean, eta, beraz, Arrasatera doazen Zumarragako autobusek Postan izango dute geldialdi bakarra udalerrian.
Zumarraga > Arrasate ibilbidean DG04 linea erabiltzen dutenek, ibilbidea Oñatitik jarraitu behar badute, herri barruko autobusa hartu ahal izango dute Postan, inolako kosturik gabe; edo, bestela, gidariari jakinarazi beharko diote Zumarragan edo Legazpin DG04 lineako autobusera sartzean, jatorria Arrasaten duen DG04 lineako autobusera Posta geltokian sartzeko doako txartela eman diezaien.
Olakuatik Arrasatera joan behar duten bidaiariek DG04 linea erabili ahal izango dute Zumarragarako bidean, eta DG05 edo DG11 lineetara aldatu ahal izango dute San Prudentzion.
Informazio gehiago nahi izanez gero, www.lurraldebus.eus helbidean kontsultatu daiteke edo, bestela, deitu doako telefono honetara 8:00etatik 20:00etara: 900300340.