Ibilbide aldaketa: Arrasate-Udalatx mendi lasterketa ez da Besaidetik igaroko

0
2010

Antolakuntzatik adierazi dute “probaren eremuan egon daitezkeen eta babestuta dauden hegaztiak babesteko” hartu dela erabakia. Besaidetik ez da lasterketa igaroko, Gongetan Udalarantz abiatuko dira. Ibilbide mozketa konpentsatzeko ordea, lasterketa Anporreta tontorreraino igoko da lehenengoz. Ondorioz, antzerako lasterketa geratuko da distantzia eta desnibelari dagokionez.

Testua: Mondraitz Kirol Kluba

Arrasate-Udalatx mendi lasterketa natur espazioan burutzen den lasterketa da eta azken orduan administrazioko teknikariek ohartarazi digute probaren eremuan egon daitezkeen eta babestuta dauden hegaztiei eragin dakiokeela. Gure konpromisoa da kirola eta natura uztartzea, betiere ingurunea zainduz eta bertako biodibertsitatea errespetatuz. Horregatik, eta teknikarien argibideei jarraituz igandeko lasterketaren ibilbidea aldatu behar izan dugu.

Lasterketaren ibilbideak ezaugarri berdintsuak mantenduko ditu, distantzia eta desnibelari dagokionez. Berritasun gisa, lehenengoz Anporretako tontorra igoko da eta jarraian lasterkariek Udalatx-eko norabidea hartuko dute. Besaide ingurutik, ordea, ez da lasterketa pasako.

Antolakuntzatik ulermena eta lankidetza eskertu nahi ditugu, eta adierazi ingurumenaren zaintza gure lehentasun nagusietako bat dela. Gure ingurunea errespetatzea ezinbestekoa da, eta horrelako erabakiek erakusten dute kirol jarduerak naturarekin bateragarri egin daitezkeela ardura eta elkarlanarekin. Lasterketari buruzko xehetasun guztiak gure webgunean eguneratuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen