Iban Herrarte arrasatearrak Aramaioko alkate kargua utzi du

0
910

Argazkia: Aramaioko Udala.

“Arrazoi pertsonalak” argudiatuta utzi du kargua, Aramaioko Udalak atzo ohar bidez zabaldu zuzenez. Arabako alea.eus egunkariak erabakiaren berri eman du.

EH Bilduko alkate ohiaren erabakiaren ondorioz, Udalak atzo azaldu zuen “datozen egunotan” ekingo diotela Udaleko lan taldea “berregituratzeko lanari”.

Alkate berria izendatu arte, Martin Arriolabengoa alkateordeak izango du aginte makila. Herritarrei aldez aurretik “barkamena” eskatu diete balizko eragozpenengatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen