Iban Herrarte arrasatearrak, Aramaioko alkate, bertako anbulatorioa ez ixteko eskatu du Legebiltzarrean

0
517

Framea: Legebiltzarra.

Iban Herrarte Arana, 1974. urtean jaioa, aurtengo Udal-hauteskundeen ondorioz Aramaixoko alkate berria da.

Bere koalizioak, EH Bilduk, salatu berri du bertako “herritarren %25ak 65 urtetik gora dituen eta 43 herritarrek menpekotasuna” duten arren, “bolada luzez anbulategia itxita dagoela edo egutegia murriztuta duela”.

Horiek direla eta, alkateak “Osakidetzak Aramaion dituen gabeziak salatu eta konponbideak eskatu” zituen aurreko asteazkenean Legebiltzarrean.

Era berean, Gasteizko Parlamentuko Osasun Batzordean transmititu zuen “anbulategiaren balizko itxialdiarekin herritarrek duten kezka”.

Kontuan hartzekoak dira ere Aramaiokoaren itxierak zer-nolako eragina duen edota izan dezakeen Arrasatekoan, baita Aramaiokoa Debagoieneko ESIaren baitakoa dela ere. Hona hemen udal-ordezkariaren hitz hartzearen zati bat:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen