Iban del Camporen lantaldeak ‘Serendipia’ film laburra errodatu du

0
231

Zuzendari arrasatearraren lana girotuta dago koronabirusaren aurkako txertoaren ikerketa batean. Aurki edizio lanei ekingo diete.

Goiko argazkia: Kulturklik. Beheko testua eta beheko argazkia: Iban del Campo.

Iban del Campok zuzendu eta ekoitzitako ‘Serendipia’ izenburuko fikziozko film laburraren filmaketa lanak amaitu dituzte aste honetan. Amancay Gaztañaga (Alardea) eta Joseba Usabiaga (Pikadero, Handia) dira film laburreko aktoreak.

Sinopsia: Gorane, puntako euskal birologoa, laborategi batean koronabirusaren txertoaren ikerketan murgilduko da konfinamenduaren egunetan.

Lantaldea osatzen dute Silvia Rey gidoian, Esteban Ramos argazki zuzendaritzan, Loreto Agirre produkzio zuzendaritzan, Leire Orella jantzien diseinuan, Jone Gabarain makillaje eta ile-apaindegian, Inge Mendioroz muntaian eta Maite Arroitajauregi (Mursego) musika konposizioan.

Laster hasiko dira filmaren edizio lanekin. Film laburra Zineuskadiren Itxitik deialdiari esker egin da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen