Iban del Camporen “Espedizio Handia” film laburra (Kimuak, 2018) online estreinatzen da

0
739

Indiehome TV plataforman dago eskuragarri 0,99 €-tan. Filmak zinema jaialdietan izan duen ibilbidea amaitu ondoren eta online eskaintzeko unea iritsi denean, egun hauetan interneten ematen ari den kultur edukiak debalde eskaintzeko joera irauli eta konfinamenduan bertako kultura kontsumitzearen aldeko apustua egin nahi izan dugu.

Testua: Iban del Campo.

Inork ez du zalantzan jartzen supermerkatuan, okindegian edo gasolindegian kontsumitzen dugunagatik ordaindu behar izatea. Streaming plataforma erraldoien harpidetza kuotak ordaintzeko orduan berdin, baina zer gertatzen da tokiko sortzaile edo zinemagile indiekin?

“Bertakoa kontsumitu, bertan ekoitzi dadin” diote nekazariek. “Kulturak salbatzen gaitu erokeria honetatik”. Baina sortzaileok gure edukiak doan eskaintzen baditugu, erotuta eta suntsituta aterako gara zulotik.

2018ko Zinemaldian eta Lekeitioko Zine Bileran aurkeztu zen film laburra eta 40 zinema jaialdi ospetsuren artean aukeratua izan da Kimuaken banaketa lanari esker (Abycine, Medina del Campo, Filmets, Donostiako Beldur eta Fantasiazko Astea, FANT Bilbao Zinema Fantastikoaren Jaialdia, Edinburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdia edo Cinespaña Toulouse).

Film laburra mundu osorako eskuragarri dago sarean, euskarazko jatorrizko bertsioan, gaztelania, ingeles, italiera, frantses eta portugesezko azpitituluekin.

Zientzia fikziozko film laburrak esanahi berri bat hartzen du konfinamendu garai latz hauetan, aukeratutako gutxi batzuen izarrarteko espedizio bat planteatuz, Lurrean gizateria desagertzen den bitartean.

TRAILERRA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen