Ibaiaren garbiketak 250 boluntario bildu ditu gaur goizean [galeria argazkia]

0
1425

Ibaitik, plastiko ugariez gain, objektu anitzak atera dituzte.

Aurten 10 urte bete dira Bergara Erreka Eguna lehen aldiz antolatu zenetik, eta Debagoieneko gainerako herriek ere bat egin dute ekimenarekin, Deba ibaiaren zati bat garbitzeko.

Arrasateren kasuan, Txatxilipurdiren koordinazioarekin, goizeko 9:00etan hasi dira Deba ibaia garbitzen. Izena eman duten 300 boluntarioak Arizmendiarrieta plazan eta San Isidron bildu dira batez ere. Boluntario talde txiki bat Elorregin bildu da.
Ibaia 7 sektoretan banatu da. Lehenengo laurez Arizmendiarrietako boluntarioak arduratu dira, eta gainerako hirurez San Isidron bildu diren boluntarioak, Musakolatik Elorregiraino .

Ibaia garbitzeko lanetan ere udal brigadaren laguntza izan dute. Ibaitik, plastiko ugariez gain, objektu anitzak atera dituzte, hala nola, supermerkatuko orgak, auto baten paratxokeak, farola bat eta 300 metroko kablea. Antolakuntzatik azaldu dutenez “ekintza oso ederra izan da erreka garbitzeko, kontzientzia hartzeko eta elkar laguntzeko.”

Ibaiaren garbiketa eguerdiko 13:00ak aldera amaitu da. Bai Arizmendiarrietan bai San Isidron, boluntarioek lunch batekin indarrak berreskuratu dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen