Ibai Trebiñok ‘Donbass, gerra Europaren bihotzean’ dokumentala aurkeztuko du Gaztetxean gaur arratsaldean

1
1078

Argazkia: Ibai Treviño.

Ibai Trebiñok ‘Donbass, gerra Europaren bihotzean’ dokumentala aurkeztuko du gaur Gaztetxean. Mikel Arregik eta Trebiñok egindako dokumentala 2015ean grabatu zen, eta 2016an aurkeztu zen lehen aldiz. Aurkezpena aprobetxatuz, Trebiñok gaur egun Ukrainan gertatzen ari denaren testuingurua aztertuko du.

Zer da momentu honetan gertatzen ari dena eta zergatik?

Ez da soilik gaur egun ematen ari den prozesu bat, azken 8 urteetan gertatzen ari den prozesu bat da, eta bereziki orain protagonismoa hartu du komunikabideak horretaz ari direlako. Ez da gauza berri bat, orain dela 8 urte hasitako gerra bat da, beste fase batean sartu dena. Gaur egun gertatzen ari dena ulertzeko 8 urte atzera egin behar dugu.

Zein izango litzateke gerra honen oinarria?

Errusiak hasi du gerra une honetan aldarrikapen zehatz batekin: desnazifikazio eta desmilitarizazio kanpainia egitea. 2019tik Ukraniako konstituzioak duen artikulu bat aldatzea. Artikulu horretan esaten da, Ukrainiak behar duela NATOren parte izan. Errusiak esaten du hori ez dela horrela. Orain dela 30 urte mendebadelko agintariak promesa batzuk egin zizkion Errusiari esanez NATO ez zela bere eremuko mugetan sartuko. Errusiak egin duena da abian jarri kanpainia militar hau hori indargabetzeko. Nahi dutena da lortzea Ukrania herrialde neutrala izatea, eta ez mendebaldeko herrialdeen menpe egotea.

Donbass inguruko dokumentalean orain dela 8 urte gertatukoak kontatzen dituzu.

2014ko otsailean estatu kolpe bat gauzatu zen Kieven, Ukraniako hiriburuan. Lehenengo ulertu behar dugu Ukrania herrialde oso anitza dela. Badira 120 etnia, bereziki ukraniarrak, baina baita ere errusiarrak. Naiz eta denak Ukranian bizi, ukranietasun hori modu desberdinetan ulertzen dute. Estatu kolpe horretan Ukraniako nazionalistek boterea eskuratu zuten, eta Ukrariaren ekialdeko gehiengo errusiarrak agintari berrien aurka egin zuten. Honi Ukraniak ematen zuen erantzuna bortitza izan zen. ATO izeneko operazio militar bat jarri zuten martxan eta Donbasseko herritarrek armak hartu zituzten euren burua defendatzeko. 2015ean Minskeko akordioak sinatu ziren, eta pizka bat lasaitu zen egoera. Hala ere gerra egoeran mantendu dira baina ez lehengo intentsitatearekin, eta hori nabarmendu egin behar da. Errusiak lehenik onartu zituen errepublika hauen independentzia eta orain hasi da gerra berriz.

Beste zerbait gehitzea gustatuko litzaizuke?

Bereziki esatea mendebaldeko komunikabideetan nola tratatzen ari den gaia. Soilik Ukrainari ari zaizkio hitza ematen, oso partzializatuta dago dana. Kazetari bezala asko kezkatzen nau. Ildo ofizialetik irtetzen diren kazetariok aspaldik pairatzen hasiak gara zentzura. Adibidez aipatzekoa da Pablo Gonzalez kazetaria kartzelan sartu dutela Polonian. Eta uste dut gerratik harago ematen ari zaion propaganda oso kezkagarria dela.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen