Ibai Fernandezek brontzea lortu du Espainiako Txapelketa Absolutuan

0
288

Arrasateko abiadura-lasterkariak Real Sociedad taldearekin esku hartu zuen 4×100 lasterketan, estatu mailako lehiaketan aurreko igandean.

Argazkiak: Ibai Fernandez – Instagram.

Ibaik laukotea osatu zuen John Cabang, Aimar Arreitunandia eta Alberto Muñozekin. Taldearen marka 41 segundo eta 7 ehunenekoa izan zen Getafeko proban, eta brontzezko dominak lortu zituen, zorionak Ibai!

Lasterketan lehena helmugaratzen Fent Cami Mistala taldea izan zen, eta bigarrena Grupompleo Pamplona.

Erlazionatutako albistea:

Maialen Axpek urrea eta Malen Ruiz de Azuak brontzea lortu dituzte Espainiako Txapelketan

2021eko ekainaren 27an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen