Ibai-Artetik deskontu kupoiak jarri dituzte euren bezeroen eskura

0
1735

ZU ZARA GURE TXERTOA!!! kanpainiaren barruan, zuzaraguretxertoa.eus helbidera sartuz gero, era erraz, azkar eta eroso batean Arrasateko saltokietan erabili ahal izateko deskontu kupoiak eros ditzakezu.

Testua: Ibai-Arte.

Dagoeneko sektore guztietako saltokiak aurki ditzakezue: bisuteria eta osagarriak, bitxitegiak, dekorazioa, ehuna, estetika, etxea, haurrentzako arropa, ileapaindegiak, jatetxeak, kirola, lentzeria, loradenda, lurrindegia, mertzeriak, moda dendak, oinetakoak, paper dendak, tabernak, etab. eta ondorengo egunetan parte hartu nahi duten saltokiak gehitzen joango gara.


Saltoki bakoitzeko, azalean bertan ikus dezakezu martxan dituen kupoien balioak eta guztiek balio erantzi bat daukate. Aukera egin eta saskira gehitzea besterik ez duzu egin behar.
Kupoi hauek norbaiti opariak egiteko ere erabili ditzakezu eta aukeran mezu bat ere idatzi diezaiokezu pertsona berezi horri.


Eta erregistratzeagatik bakarrik, Ibai-Arteko saltokietan trukatzeko 100 euroko bono baten zozketan parte hartuko duzu!!!


Ibai-Arteko ekimen honetan Udala parte hartzeko prest agertu da eta Ibai-Artek poztasunez hartu du erantzuna. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza ere izango du.


Sartu eta aprobetxatu Arrasateko saltokietan deskontu kupoiez erosteko.


ZU ZARA GURE TXERTOA!!! MILA ESKER!!


Nik Arrasaten!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen