Ibai-Arteren Gabonetako 50 otarren zozketa hemen da

0
966

Testua eta kartela: Ibai-Arte.

Laster dira hemen Gabonak, eta Ibai-Artetik, urte osoan zehar egin dugun bezala, garai berezi hau ere zuekin ospatu nahi dugu, gure bezeroekin, urteroko Gabonetako otzarak zozketatuz.

Hori dela eta, abenduaren 19ra bitartean, kalitatezko produktuez osatutako Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu!! Nola?

Oso erraza! Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure argitalpen hau.

Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Otarre hauen banaketa abenduaren 19an egingo dugu, arratsaldeko 19:15etik aurrera, Biteri Plazan kokatuko den karpan.

Parte hartu eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen