Ibai-Arteko Gabonetako 50 otarren zozketa hemen da

0
738

Testua: Ibai-Arte

Laster dira hemen Gabonak, eta Ibai-Artetik, urte osoan zehar egin dugun bezala, garai berezi hau ere zuekin ospatu nahi dugu, gure bezeroekin, urteroko Gabonetako otzarak zozketatuz. 

Hori dela eta, abenduaren 20ra bitartean, kalitatezko produktuez osatutako Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu!! Aurten gainera, produktuak Aspaceko gure lagunek egindako zumezko saskian datoz!! 

Tradizio onen aldekoak, gure balioak finkatzen laguntzen dutenen aldekoak, eta batez ere, merkataritza solidario eta jasangarriaren aldekoak garelako, egiten dugu lan Aspacerekin. Azken finean, gure erosketetan gizarte- eta ingurumen-irizpidea lehenetsi nahi dugu. “Inork ezin die guztiei lagundu, baina denok lagun diezaiokegu norbaiti”.

Sustrai Fruta Dendak egindako otarreei dagokienez, honako produktu hauekin osatzen dira: anana natural bat; sagar reineta Fruites Font; konpotarako udareak Champion Frutas Ponti; Rajope aranpasak eta mertxika-orejoiak; Miau hegaluzea; Soto Segurako mazapana; El Encierro markako Nafarroako zainzuriak; Nafarroako artisau-pikillo piper estra; Goya turrioa; Antonio Anaut polboroiak; melokotoi estra almibarrean; % 100 tempranillo ondua, Javier Besa; Codorniu Natur; sekretu iberikoaren patea; Oñatiko Gezaltza baserriko gazta; El Coto Ramos de Guijuelo markako txorizo iberikoa eta saltxitxoia.

Lankidetza-ekintza honetan nola parte hartu jakin nahi baduzu, oso erraza da. Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure zozketako argitalpenak. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Otarre hauen banaketa abenduaren 20an egingo dugu, arratsaldeko 19.15etatik aurrera, Herriko Plazan.  

Parte hartu eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.  

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen