Ibai-Artek udazken-neguko merkatua ospatuko du

0
523

Testua: Ibai-Arte.

Badator udazken-neguko Merkemerkauaren edizio berri bat Arrasatera! Otsailaren 20, 21 eta 22an, gozatu plan paregabeaz Ibai-Arteren eskutik, giro ezin hobean. Hiru egun hauetan, mota guztietako saltokiak gure denden aurrean kokatuko gara udazken-neguko denboraldiko produktuak prezio ezin hobeetan eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak eta askoz gehiago.

Parte hartzen duten saltokiak eta hauen kokapena:

SALTOKIAKOKAPENA
Bea LentzeriaIturriotz kalea 4
BeinkeOlarte kalea 29
ElkarErdiko Kale 14
EnneaErdiko Kale 42
ErrekamendiOlarte kalea 21
GarraxiZarugalde 10
Intersport LoramendiMaiatzaren Bata plaza
Intersport LoramendiGaribai Etorbidea 6
JosleOtalora Lizentziaduna eta Zarugalde kaleak elkartzen diren triangeluan
KapikuaMaiatzaren Bata plaza
Kili-koloFerrerias kalea 21
LiluraZerkaosteta kalea 5
LukoErdiko Kale 32
MaitiaErdiko Kale 46
MarkiegiOlarte kalea 2
Portaloi OptikaErdiko Kale 10
Resusta KarrikiriErdiko Kale 38
SikolOlarte Kalea
Tipi TapaOtalora Lizentziaduna eta Zarugalde kaleak elkartzen diren triangeluan
Txuri BeltzIturriotz Kalea 33
UmeGaribai Etorbidea 6
ZubiaBiteri Plaza 1

Erosi eta irabazi!

Eskaintzez gain, Merkemerkauan zehar, Arrasaten erosteak saria izan dezake. Otsailaren 20, 21 eta 22an Arrasateko edozein dendetan erosketak egiten dituzten bezero guztien artean 400€ zozketatuko ditugu sei saritan. 100€-ko bi sari eta 50€-ko lau sari egongo dira. Parte hartzeko, bidali zure erosketa tiketak Ibai-Arteko 688734149 whatsapp zenbakira. Zozketa otsailaren 26an izango da, eta irabazleekin
harremanetan jarriko gara sariak banatzeko. Ez galdu aukera hau!

Animazioa kaleetan

Bestalde, larunbatean, otsailaren 22an, 12.00etatik 14.00etara, Arrasateko kaleak musikaz beteko ditugu Sutan Txarangarekin. Azokaz gain, bertaratzen diren guztiek gozatu ahal izango dute esperientzia are bereziagoa bihurtzeko prestatu dugun programa bizi honetaz.

Ez galdu aukera!

Zatoz eta aprobetxatu azken deskontuak, gozatu Arrasateko giroaz eta eskaintzaz. Bizi Arrasate! Nik Arrasaten! Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen