Ibai-Artek km0-ko produktuz osatutako 50 otzara zozketatuko ditu

0
393

Aste Berdea tokiko produktuz beteta dator.

Ibai-Artearen Aste Berdearen kanpainaren bidez, bakoitzak erosketa iraunkorrari buruz, tokiko merkataritzari buruz, kilometro-0ri buruz hausnarketa egitea nahi dugu eta aldi berean zer herri eta denda nahi ditugun pentsatzea.

Esparru honetan, urriaren 1a bitartean, Ibai-Artek km0-ko produktuz osatutako 50 otzara zozketatuko ditu Merkataritza Berdearen baitan. Otzarek Aranguren Baserriko ¼ gazta, Leintz gatzagako gatz lata, Kataideko Txakoli botila bat, Irrika Gluten Free gailetak, Jakion 445ml tomatea, Aramaioko ahabi mermelada eta Harreman ONG-ko txokolate tableta daramate.

Nola parte hartu? Oso erraza! Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin edo erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira.

Otzara hauen banaketa urriaren 1ean izango da, 13.00etan, Herriko Plazan. Parte hartu gurekin eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen