Ibai-Artek Katxalin elkartearekin bat egin du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunari begira

0
204

Urriaren 19an ospatzen den Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna dela eta, IbaiArtek bat egingo du Katxalin elkartearen ekimenarekin eta Ibai-Arteko dendetako erakusleihoak arrosez apainduko ditu urteko kartelarekin.

Gainera aurten, jasaten ari garen pandemia dela eta, Katxalin elkartea ezin izango da kaleetan egon bere urteroko jarduerak gauzatuz bularreko minbiziaren aurkako ikerketarako eta elkarteari eusteko dirua biltzeko, besteak beste, ez dituzte Katxalin Kuestazioa eta Martxa aurrera eraman. Hori dela eta, Ibai-Arteko saltokietan itsulapikoak aurkituko dituzue lazo arrosen ondoan, nahi izanez gero dohaintza bat utzi eta Katxalini eta gaixotasunari aurre egiteko ikerketari laguntzeko.

Mila esker aldez aurretik zure laguntzagatik!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen