“Ba al dago herrian erostea baino berdeagorik?” lelopean Ibai-Artek Merkataritza berdearen astea ospatzen ari da irailaren 10etik 19ra bitartean. Egitasmo honen barruan haurrentzako tailerrak antolatu ditu merkatarien elkarteak Biteri plazan.
Honez gain, gaur izango da azken eguna Ibai-Artek Arrasate txartelarekin erosketak egiten dituztenen artean zozketatzen dituen erosketa-txartelak lortzeko. Sariak ausaz aterako dira ticketean, eta 10 euroko erosketa-hobariak Arrasate Txartelean sartuko dira.